Kantxa guztian barrena sakabanatuko dira jokalari guztiak, "Txokotan" jolasean bezala. Jokalari bakoitzak 5 "bizitza" edo "primi" izango ditu jokoaren haseran. Jokalariak egiten duen huts bakoitzeko "bizitza" bat kenduko zaio eta bizitza gabe geldituz gero kaleratua izango da.Aldagaiak:
1.- Denbora jakin bat (adibidez:5') jolastu ondoren "bizitza" gehien dituen jokalariak irabaziko du jokoa.
2.- "Goitik behera taldeka": bi talde elkarren aurka. Talde bakoitzak "bizitza" kopuru jakin bat izango du, taldekide batek huts egiten duen bakoitzean, taldeari "bizitza" bat kenduko zaio, horrela, taldea bizitzarik gabe geratu arte.
3.- "Goitik behera txandaka": jokalariek txandaka joko dute pilota, bata bestearen atzetik jokalari guztiak pasatu arte. Denak 1o "bizitzaz" abiatzen dira jokoan. Huts egiten duten bakoitzean bat kenduko zaie.
1 comentario:
Zorionak eratzen ari zaren Blogagatik... segi aurrera ¡¡¡
Publicar un comentario