martes, 29 de mayo de 2007

ESPARRU DEBEKATUAK


Hor doa azken jokua:

Jokalari biren elkarren aurkako partidua 3 tantotara. 3 tanto lortzen dituen jokalariak irabaziko du jokua, eta galtzailearen ordez beste jokalari bat saruko da jokora. Baina jolas honetan kantxan "esparru debekatuak" egongo dira.

Baldintzak:
- Tanto bat galduko du (-1) pilota esparru hortan bote eginarazten dion jokalariak.
- Norbaitek 2 jokujarraian irabazi ezkero beste jokalari bati utzi beharko dio bere lekua.

Aldagaiak:

1.- Esparruen kokapena aldatuz.


2.- BINAKA: jokoa bat baten aurka izan beharrean bi biren aurka jolastuz.

miércoles, 23 de mayo de 2007

AIZARNAKO EMAKUME PILOTARIA




Madrilen pilotari profesionala izandako Aizarnako emakumearen berri jakin nahi izanez gero klikatu hemen. Esku-pilotan aritu beharrean erraketalaria izan zen.Oso interesgarria den elkarrizketa hau irakurriz gero bere bizitzako hainbat pasarte ezagutzeko aukera izango duzu.

lunes, 21 de mayo de 2007

IRABAZLEAK eta GALTZAILEAK

Hona hemen haurrekin erabiltzeko beste joku bat:

Jokalari biren elkarren aurkako partidua 3 tantotara. 3 tanto lortzen dituen jokalariak irabaziko du jokua.
Baldintza: jokoa irabazten duten jokalariek irabazleen esparruan jokatuko dute ondorengo partidua eta galdu dutenek berriz galtzaileen kantxan.

viernes, 11 de mayo de 2007

ESKU-PILOTAKO PILOTA

Haurrekin proposatutako ariketa hauek guztiak egiteaz gain, norberak bere pilota fabrika dezan irakatsi nahi badiezue ikusi arretaz honako bideo hau eta ikasi. Pixka bat luzea da baina prozesu guztia oso ondo azaltzen da.

EMAKUMEAK ESKU-PILOTAN

Profesionaletan gizonezkoak baino ez aritzeak ez du esan nahi emakumeek kirol hau praktikatzen ez dutenik. Azken hauek esku-pilotan txikitatik hasten dira eta mutilekin batera jolasten dute, baina urteak pasa ahala teknika aldetik gaitasun onak izan arren, gizonezkoek baino indar gutxiago daukate eta batez ere euskal-pilotaren beste modalitateak praktikatzen dituzte, hala nola, pala, zesta punta...
Laister heziketa fisikoko irakasle izango gara eta ikasleak, neskak eta mutilak, txikitatik esku-pilotan jolasteko motibatu behar ditugu. Ea emakume-pilotari gehiago irtetzen diren eta beraien izenak egunen batetan famatuak egiten diren.
Gai honi buruzko informazioa nahi baduzu klikatu beheko helbidean eta erreportai bat agertuko da (elkarrizketa eta guzti).

http://www.matraka.info/erreportaia.php?zenbakia=49023

viernes, 4 de mayo de 2007

ERDIAN BIOK


Bi biren aurka (2x2) partidua 3 tantutara. Bikoteko jokalari bakoitzari, esparru edo leku jakin bat defendatzea dagokio (A edo B esparruak). Jokalari bakoitzak bere esparruan eta erdia gelditzen den esparruan bote egiten duten pilotak jo ahal izango ditu.
Baldintza: partidua galdu edo/eta 2 partidu jarraian irabazten duten bikotea kaleratua izango da. Jokalariek partidu bakoitzean esparru ezberdin batetan jokatu behar dute.

Aldagaia:

Esparruen kokapena aldatuz.

miércoles, 25 de abril de 2007

ZU HOR ETA NI HEMEN


Bi biren aurka (2x2) partidua 3 tantutara.Bikoteko jokalari bakoitzari, esparru edo leku jakin bat defendatzea dagokio (A edo B esparruak). Jokalari bakoitzak bere esparruan bote egiten duten pilotak bakarrik jo ahal izango ditu.
Baldintza: Partidua galdu edo/eta 2 partidu jarraian irabazten duten bikoteak kaleratuak izango dira. Jokalariek partidu bakoitzean esparru ezberdin batetan jokatu behar dute.

Aldagaiak:

1.- "ZUK HOR ETA NIK HEMEN": (1x1) jokalari batek A esparruan lortu behar ditu tantoak eta besteak berriz B esparruan.

2.- Esparruen kokapena aldatuz.

martes, 17 de abril de 2007

KINIELA

Jokalari bik, elkarren aurka tanto bakarra jokatuko dute. Tantoa irabazten duenak jokoan jarraituko du, eta galtzaileak beste bati utzi beharko dio bere lekua. Irabazitako tanto bakoitzeko puntu bat eskuratzen da. 10 puntu (tanto) irabazten dituen jokalariak irabaziko du KINIELA.

Aldagaiak:

1.- "BINAKA" kiniela bat baten aurka jokatu beharrean bi biren aurka jokatzea.

2.- Kiniela batetan zehar "x" tanto jarraian irabazten dituen jokalariari bere tokia beste jokalari bati utziaraztea.



Gure ikasle pilotaritxoek bideo honetako protagonistek daukaten maila lortu ahal izateko azaldutako joku hau eta gehiago praktikatu beharko dituzte. Zein gogorra den profesionala izatera iristea!!!!

lunes, 16 de abril de 2007

ELKARREN AURKA

Jokalari biren elkarren aurkako partidua 3 tantotara. 3 tanto lortzen dituen jokalariak irabaziko du jokua, eta galtzailearen ordez beste jokalari bat sartuko da jokora. Baldintza: norbaitek bi joku jarraian irabazi ezkero, beste jokalari bati utzi beharko dio bere lekua.

Aldagaiak:

1.- "BINAKA": partidua bat baten aurka izan beharrean bi biren aurka jolastea.

2.- "HARRIKA": pilota JO egin beharrean, lehenengo pilota eskuarekin HARTU eta ondoren JAURTI (oraindik pilota jotzeko gaitasuna ez duten jokalarientzat).

martes, 3 de abril de 2007

GOITIK-BEHERA

Kantxa guztian barrena sakabanatuko dira jokalari guztiak, "Txokotan" jolasean bezala. Jokalari bakoitzak 5 "bizitza" edo "primi" izango ditu jokoaren haseran. Jokalariak egiten duen huts bakoitzeko "bizitza" bat kenduko zaio eta bizitza gabe geldituz gero kaleratua izango da.

Aldagaiak:

1.- Denbora jakin bat (adibidez:5') jolastu ondoren "bizitza" gehien dituen jokalariak irabaziko du jokoa.
2.- "Goitik behera taldeka": bi talde elkarren aurka. Talde bakoitzak "bizitza" kopuru jakin bat izango du, taldekide batek huts egiten duen bakoitzean, taldeari "bizitza" bat kenduko zaio, horrela, taldea bizitzarik gabe geratu arte.

3.- "Goitik behera txandaka": jokalariek txandaka joko dute pilota, bata bestearen atzetik jokalari guztiak pasatu arte. Denak 1o "bizitzaz" abiatzen dira jokoan. Huts egiten duten bakoitzean bat kenduko zaie.

lunes, 2 de abril de 2007

TXOKOTAN (Kaleka)


Kantxa guztian barrena sakabanatuko dira jokalariak. Pilotarengandik hurbilen dagoen jokalariak jo beharko du pilota. Jo eta huts egiten duten jokalariak, banan-banan kanporatuak izango dira. Jokalari guztiak kanporatuak gelditzen diren arte jarraituko du jokuak. Azkenengo tantoa irabazi duen jokalariak "bizitza" edo "primi" bat izango du ondorengo jokuan.

Aldagaiak:
1.- Tantoa galtzen duen jokalaria kaleratua izango da, baina honen ordez, aurreko tantoan kanpora joandako jokalaria berriro itzuliko da jokora.

2.- "Hormara": frontisetik metro batera marra egingo da lurrean. Seinalatutako eremu hortan sartuko dira huts egiten duten jokalari guztiak, hormaren kontra, baina jokoan daudenen jaurtiketak eragotziz: pilotak frontisa ikutu aurretik eta bote egin gabe hartu ezkero jokalaria jokora itzuliko da berriz. Jokalari guztiak hormara bidali arte jarraituko du jokuak.