Kaixo lagunak!!
Irantzu naiz eta nire blog-a esku pilotarekin erlazionatuta dago. Bertan, izenburuak dion bezala, esku-pilotako joku desberdinak agertuko dira. Laister heziketa fisikoko irakasle izango garenez, eskolako zein eskolaz kanpoko ihardueretan erabiltzeko baliagarri suertatuko zaizkizue, beraz, behar izanez gero, aprobetxatu eta aldagai edo joku gehiago ezagutuz gero, idatzi mesedez, nik ere gustura jasoko ditut eta.
miƩrcoles, 2 de abril de 2014
martes, 29 de mayo de 2007
ESPARRU DEBEKATUAK

Hor doa azken jokua:
Jokalari biren elkarren aurkako partidua 3 tantotara. 3 tanto lortzen dituen jokalariak irabaziko du jokua, eta galtzailearen ordez beste jokalari bat saruko da jokora. Baina jolas honetan kantxan "esparru debekatuak" egongo dira.
Baldintzak:
- Tanto bat galduko du (-1) pilota esparru hortan bote eginarazten dion jokalariak.
- Norbaitek 2 jokujarraian irabazi ezkero beste jokalari bati utzi beharko dio bere lekua.
Aldagaiak:

1.- Esparruen kokapena aldatuz.
2.- BINAKA: jokoa bat baten aurka izan beharrean bi biren aurka jolastuz.
miƩrcoles, 23 de mayo de 2007
AIZARNAKO EMAKUME PILOTARIA

Madrilen pilotari profesionala izandako Aizarnako emakumearen berri jakin nahi izanez gero klikatu hemen. Esku-pilotan aritu beharrean erraketalaria izan zen.Oso interesgarria den elkarrizketa hau irakurriz gero bere bizitzako hainbat pasarte ezagutzeko aukera izango duzu.
lunes, 21 de mayo de 2007
IRABAZLEAK eta GALTZAILEAK
Hona hemen haurrekin erabiltzeko beste joku bat:
Jokalari biren elkarren aurkako partidua 3 tantotara. 3 tanto lortzen dituen jokalariak irabaziko du jokua.
Baldintza: jokoa irabazten duten jokalariek irabazleen esparruan jokatuko dute ondorengo partidua eta galdu dutenek berriz galtzaileen kantxan.

viernes, 11 de mayo de 2007
ESKU-PILOTAKO PILOTA
Haurrekin proposatutako ariketa hauek guztiak egiteaz gain, norberak bere pilota fabrika dezan irakatsi nahi badiezue ikusi arretaz honako bideo hau eta ikasi. Pixka bat luzea da baina prozesu guztia oso ondo azaltzen da.
EMAKUMEAK ESKU-PILOTAN
Profesionaletan gizonezkoak baino ez aritzeak ez du esan nahi emakumeek kirol hau praktikatzen ez dutenik. Azken hauek esku-pilotan txikitatik hasten dira eta mutilekin batera jolasten dute, baina urteak pasa ahala teknika aldetik gaitasun onak izan arren, gizonezkoek baino indar gutxiago daukate eta batez ere euskal-pilotaren beste modalitateak praktikatzen dituzte, hala nola, pala, zesta punta...
Laister heziketa fisikoko irakasle izango gara eta ikasleak, neskak eta mutilak, txikitatik esku-pilotan jolasteko motibatu behar ditugu. Ea emakume-pilotari gehiago irtetzen diren eta beraien izenak egunen batetan famatuak egiten diren.
Gai honi buruzko informazioa nahi baduzu klikatu beheko helbidean eta erreportai bat agertuko da (elkarrizketa eta guzti).
http://www.matraka.info/erreportaia.php?zenbakia=49023

viernes, 4 de mayo de 2007
ERDIAN BIOK

Bi biren aurka (2x2) partidua 3 tantutara. Bikoteko jokalari bakoitzari, esparru edo leku jakin bat defendatzea dagokio (A edo B esparruak). Jokalari bakoitzak bere esparruan eta erdia gelditzen den esparruan bote egiten duten pilotak jo ahal izango ditu.
Baldintza: partidua galdu edo/eta 2 partidu jarraian irabazten duten bikotea kaleratua izango da. Jokalariek partidu bakoitzean esparru ezberdin batetan jokatu behar dute.
Aldagaia:
Esparruen kokapena aldatuz.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)